Parte hartu! Egin Zuia! Urtarrilaren 29ra arte luzatuta

Aurrekontu parte-hartzaileak 2021: luzapena

Iragan astean iragartzen genuen bezala, Zuiako udalak herritarren parte hartzeko prozesu arin bat jarri du abian aurten, udal aurrekontutik 15.000 euro non eta nola inbertitu erabakitzeko.

Parte hartzeko prozesua 2021eko urtarrilaren 25ean amaitzen bazen ere, udalak epe hau urtarrilaren 29ra arte luzatzea erabaki du, aurrekontuak onesteko prozedurak honetarako aukera eta bidea eskaintzen duelako.

Beraz, animatu eta parte hartu, oraindik ere, proposamenak (bakoitzak egoki leritzon guztiak) egin daitezke eta. Horretarako, bete formulario hau eta bidali edo aurkeztu udaletxean.

2021.eko aurrekontuei buruzko informazio gehiago

Labur-labur...

Lehengoan genion legez, udalaren diru-sarrerak baliabide propioetatik datoz, hala nola bere ondaretik eratorritakoak, hala nola tasa eta zergetatik, bai eta kanpoko finantzaketa-iturrietatik ere.  Iturriok egonkorrak zein unean unekoak izan daitezke, normalean, aldi baterako proiektu finituei lotuta.

Ikusi hemen diru-sarrera hauen informazio zehatza.

Zuiako udalaren gastuen kapitulua, 3.200.000 eurotakoa da gutxi gorabehera. Gastu gehienak egiturazkoak eta iraunkorrak izan ohi dira; izan ere, neurri handi batean, udalak erakunde gisa funtzionatzea bermatzen dute eta udalerriko bizitza sozialaren, ekonomikoaren eta kulturalaren sostengura daude bideratuta. Horregatik, urterik urteroko aurrekontuetan luzatzen diren partida jada konprometituak izaten dira.

Estekan ikusi eta aztertu ahal dituzu udalak aurreikusitako gastu guztiei buruzko informazio zehatza.

Zuiako udalak, funtzionalitateari bereziki begiraturik, 2021erako inbertsio-plana izeneko aparteko dokumentu bat osatu du aurten aurrekontu proposameneannahiz eta aurrekontu formalaren barruan bestelako inbertsio garrantzitsuak ere badauden: etxebizitza sozialetarako proiektua, ur-horniduraren hobekuntza, anbulantzia-gunea berritu, Gaztetxearen intsonorizazioa eta beste.

Hona hemen, zeuon guztion proposamenak jaso baino lehen, aurten aurreikusi diren inbertsioen inguruko informazioa.