Udal Albisteak

Gorbeialdean, HANDITIK TXIKIRA: umeentzako mintzapraktika-saioak

Konfinamendu garaian, etxean daude Gorbeialdeko ume, nerabe eta gazteak. Horietako askok, euskaraz aritzeko aukera bakarrenetakoa eskolan izaten dute, eta orain galdu egin dute aukera hori. Horren ondorioz, ume eta gazte askoren hizkuntza-gaitasuna eta hezkuntza-prozesua kaltetu daiteke.

Irakurri

Pamela Palencianoren hitzaldia LAIAplazara-n

 

Datorren astelehenean, apirilaren 20an, arratsaldeko 18:00etan, Pamela Palenciano aktore, komunikatzaile eta ekintzaile feministaren hitzaldia ikusteko aukera emango digu LAIAplazara ekimenak.

Topaketa online izango da (www.laiaplazara.eus/laiaeskola-virtual webgunean) eta galderekin parte hartzeko aukera izango dugu.

Arabako Berdintasun teknikarien eskutik, Arabako Foru Aldundiaren eta Laia Eskolaren laguntzarekin.

#LAIAplazara #Feminismoa #IndarkeriaMatxistaKonfinamenduan Laiaeskola Arabako Foru Aldundia-Diputación Foral de Álava

 

Irakurri

Udal neurri berriak COVID 19aren ondorioak arintzeko

 

Murgia, 2020ko apirilaren 17a _ Udalak lanean jarraitzen du, egunero, Zuiako herritarren aldamenean egoteko eta koronabirus epidemiak eragiten dituen ondorioei komunitate bezala aurre egiteko.

Martxoaren erdialdean hartutako prebentzio-neurriez eta hil horren amaieran onartutako dekretuaz gain (informazio guztia daukazu www.zuia.eus udal webgunean), ekintza berriak garatzen ari gara herritar guztiei, hezkuntza-komunitateari eta Zuiako enpresa-sareari zuzenduta.

 

Oroko Ama Birjinaren eskola eta adinekoen egoitzak

Izurritearen hasieratik, harremanetan gaude Oroko Ama Birjinaren Eskolako zuzendaritzarekin. Helburua da koordinatzea, familiei arreta eman ahal izateko. Eta baita ikastetxeak eskaini ezin dituen zerbitzuak garatzea ere; esate baterako, ikasleen etxeetara eramatea ikasturtearekin jarraitzeko behar dituzten materialak.

Era berean, udalak harreman zuzena du Zuian dauden adineko pertsonentzako 3 egoitza pribatuekin. Euren beharren berri badugu, eta behar diren jardueretan laguntzen dugu, egoitzen eta adinekoen egoera onari eusteko.

 

Zuiako enpresak

Fisikoki elkartzeko aukerarik ez dugunez, posta elektronikoz jartzen ari gara harremanetan merkatariekin, ostalaritzako profesionalekin (tabernak, jatetxeak, hotelak eta nekazal-turismoak), tailer txikietako eta Zuian zerbitzuak eskaintzen dituzten beste lokal batzuetako arduradunekin, haien beharrak ezagutzeko eta nola lagundu aztertzeko.

Neurri hori beste pertsona autonomo batzuei (merkataritza-lokalik ez dutenei) eta ETEei (enpresa txiki eta ertainei) zabaltzea aztertzen ari gara.

 

Alokairu sozialeko etxebizitzak

Martxoko eta apirileko errenten ordainketak atzeratu egin dira udalerriko alokairu sozialeko etxebizitza guztietan. Beharrezkoa izanez gero, maiatzean ere aplikatuko litzateke neurria. Zorra zatikatu egingo da, aurtengo bigarren seihilekoan ordainketak errazteko.

Gainera, deialdi bat prestatzen ari gara etxebizitza sozial horietan bizi diren eta ABEEEak (Aldi Baterako Enplegu Erregulazioko Espedienteak), lan-kaleratzeak edo lan egiteko ezintasuna izan dituzten familiek udalari laguntza ekonomikoa eska diezaioten.

 

Udal zergak eta tasak

Lehen aipatutako dekretuan onartu genuen bezala, ez dira martxoko zergak igorri (ibilgailuena, adibidez). Era berean, ez dira igorri martxoaren 31n kobratu behar ziren 2019ko azken seihilekoan zaborrak biltzeko eta ur-kontsumoko tasak.

Familien ekonomia arintzeko, ordainketa-egutegi berri bat ezarri da, eta hilean zerga edo tasa 1 baino gehiago ez da igorriko: ibilgailuena ekainaren 1etik aurrera kobratuko da; 2019ko azken seihileko zaborren eta uraren tasak, uztailaren 1etik aurrera; beste zerga batzuk (esate baterako OHZ, Hondasun Higiezinen Gaineko Zerga), abuztutik edo irailetik aurrera. Neurri horiek datozen asteetan zabaldu ahal izango dira.

 


Beti bezala, hau bezalako intereseko informazio guztiak udal webgune honetan dituzu.

Udaleko gai guztien berri izan dezazun, beste komunikazio-bide batzuk ere erabiltzen ditugu: etxerako bidalketa (postontzietan banaketa), Bea Murgia plazako informazio-panela, Zubia udal-aldizkaria (hurrengo zenbakia maiatzerako/ekainerako aurreikusita dago), sare sozialak (Zuiako Udala gara Facebooken eta Twitterren) eta Udal Zabalkunderako Sarea.

Azken tresna hau hobetu dugu. Udal informazio guztia zure helbide elektronikoan jaso nahi baduzu, jarraitu hurrengo esteka: http://eepurl.com/gYUjMD

Irakurri

LAIAplazara: Arabako emakumeen topagune birtuala berria

 

Murgia, 2020ko apirilaren 14a_ #LAIAplazara ekimena aurkeztera gatoz, Arabako Kuadrilla eta Udalerrietako Berdintasun Teknikarien Sarearen eta Arabako Foru Aldundiaren ekimena.

Gaur egun bizi dugun Covid19 konfinamendu egoera ikusita, Plaza Feminista birtual, dinamiko eta parte-hartzaile bat sortzea beharrezkoa dela ikusi dugu, non Arabako emakumeak bilduko diren beren kezkak eta bizipenak partekatzeko, elkarrekin konektatzeko eta haien beharrak jaso eta erantzuteko.

#LAIAplazarak,www.laiaplazara.eus orrialdean, honako atal hauek ditu:

  • Foroa: emakumeei beren esperientzia partekatzeko gonbita egiten zaie, galdera honi erantzunez: emakume gisa, zerk kezkatzen zaitu konfinamendu-testuinguruan?
  • Postontzia
  • Baliabideak
  • Ahalduntze teknologikoa
  • Liburutegia
  • LAIAESKOLA birtuala

Gure eskola ezagutzera, gozatzera eta zabaltzera gonbidatzen zaitugu. Zatoz LAIAplazara!

 

Irakurri

Zuiarrak babesteko udal-neurriak

Argazkia: Gorbeia Gune Turistikoa.


Denok dakizuenez, alarma-egoera ezarri zenetik eta, oro har, eta udal mailan egiten joan diren murrizketak ikusita, ugariak dira ukituta eta eraginik jaso duten zerbitzuak.

Zerbitzuetan izandako eragin horiek ondorioak dakartzate kontratuen arloan, bai eta maila ekonomiko zein fiskalean ere.

Udalerriaren barruko egoera eta izaten ari diren eraginak baloratu ondoren, Zuiako udalak honako neurri hauek hartu ditu eta hartu baldintza eta helburu oinarrizko eta funtsezko batez, hain zuzen, salbuespenezko egoera horren aurrean administrazioek ahalik eta gehien arindu behar ditugula egoera horrek herritarrengan eta, oro har, familia, ekonomia, gizarte eta lan-eremuan dituen ondorioak, norbanakoaren eta komunitatearen mailako osasuna beste ezeren gainetik lehenetsiz. Hona proposamena:

Irakurri

COVID 19 _ Zabor edukiontzien desinfekzioa

 

OHAR GARRANTZITSUA HERRITARREI

Une honetako osasun publikoaren egoera dela eta, Gorbeia Inguruetako Partzuergoak errefusa (edukiontzi grisak) eta ontzi arinak (edukiontzi horiak) biltzeko edukiontziak desinfektatuko ditu.

Irakurri

COVID 19 _ Etxeko hondakinen kudeaketa

 

Irudia: Usurbilgo Udala.


Gorbeiako Inguruen Partzuergoak honako informazio hau helarazi digu (gazteleraz):

 

1_ manejo domiciliario de los residuos en HOGARES POSITIVOS O EN CUARENTENA por COVID19:

Según las recomendaciones del Ministerio de Sanidad, los residuos del paciente, incluido el material desechable utilizado por la persona enferma (guantes, pañuelos, mascarillas), se han de eliminar en una bolsa de plástico (BOLSA 1) en un cubo de basura dispuesto en la habitación, preferiblemente con tapa y pedal de apertura, sin realizar ninguna separación para el reciclaje. 

La bolsa de plástico (BOLSA 1) debe cerrarse adecuadamente e introducirla en una segunda bolsa de basura (BOLSA 2), al lado de la salida de la habitación, donde además se depositarán los guantes y mascarilla utilizados por el cuidador y se cerrará adecuadamente antes de salir de la habitación. 

La BOLSA 2, con los residuos anteriores, se depositará con el resto de los residuos domésticos en la bolsa de basura (BOLSA 3) correspondiente al cubo de fracción resto (contenedor gris). La BOLSA 3 también se cerrará adecuadamente. 

Inmediatamente después se realizará una completa higiene de manos, con agua y jabón, al menos 40-60 segundos.

La BOLSA 3 se depositará exclusivamente en el contenedor de fracción resto 1, contenedor gris (o en cualquier otro sistema de recogida de fracción resto establecida en la entidad local), estando terminantemente prohibido depositarla en los contenedores de recogida separada de cualquiera de las fracciones separadas (orgánica, envases, papel, vidrio o textil) o su abandono en el entorno.

 

2_Manejo domiciliario de los residuos en HOGARES SIN POSITIVOS o SIN CUARENTENA

En el caso de los hogares sin positivos ni en cuarentena, la separación de los residuos se realizará como viene haciéndose habitualmente.

Con el fin de reducir al máximo la fracción resto, contenedor gris, (o fracción seca donde sea aplicable) que llega las plantas de tratamiento, conviene recordar a los ciudadanos la importancia de optimizar la recogida separada de las distintas fracciones (papel/cartón, vidrio, envases, orgánica en su caso), y depositar en sus contenedores únicamente los residuos correspondientes a tales fracciones.

Por último, se recuerda a la ciudadanía que los guantes de látex o nitrilo empleados para hacer la compra u otros usos no son envases y por tanto no deben depositarse en el contenedor de envases ligeros (amarillo).

 

Irakurri

COVID 19_ Espainiako Gobernuaren ezohiko premiazko neurri ekonomiko eta sozialak


Pasa den astean, Espainiako Gobernuak onartu zuen 8/2020 Errege Lege-Dekretua, martxoaren 17koa, ezohiko premiazko neurriekin COVID-19ren inpaktu ekonomiko eta sozialari aurre egiteko.

Dekretuak, besteak beste, udal kontratuetako berrikuntzei buruzko informazioa jasotzen du.

Jarraian, lerro hauen azpiko pdf dokumentuan, dekretuaren testu osoa ikus dezakezu.

Irakurri

Indarkeria matxistaren biktimei premiazko arreta emateko baliabide eta zerbitzu guztiak martxan daude Euskadin


 

Emakundek gogorarazi du indarkeria matxistaren biktimei premiazko arreta emateko baliabide eta zerbitzu guztiak martxan daudela Euskadin

  • Koronabirusaren krisiak eragindako egoerara egokitu behar izan dutebabes-neurriak zorroztu behar izan dituztelako birusaren hedapena geldiarazteko
  • Bide telematikoak indartu dira, zenbait zerbitzu aurrez aurre eskaini ezin direlako

 

Murgia, 2020ko martxoaren 18a _ Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak gogorarazi du, Covid-19aren ondorioz sortutako osasun publikoko larrialdi-egoerara egokitu behar izan badira ere, martxan daudela indarkeria matxistaren biktimei laguntzeko euskal erakundeek eskaintzen dituzten baliabide eta zerbitzuak. Osasun-larrialdia dela eta birusaren hedapena geldiarazteko, aurrez aurreko zerbitzu batzuk modu telematikoan eskaintzen dira, baina larrialdi-baliabideak eta zerbitzuak mantentzen direla bermatzen da, eta horren barruan sartzen dira indarkeriaren biktima diren emakumeei premiazko arreta eta harrera emateko zerbitzuak, osasun-alarmako egoera honetan segurtasun eta higiene neurri bereziak hartu behar izan badira ere.

Hala, biktimak artatzeko 24 orduko telefonoa aktibo dago (900 84 01 11), indarkeriaren biktima diren emakumeak babesteko Segurtasun Sailak eskaintzen dituen zerbitzuak aktibo jarraitzen dute (bortxa telefonoa, genero-indarkerian espezializatutako ertzainak, segurtasun pribatua…), genero-indarkeriaren biktima diren emakumeentzako ordainketa bakarreko prestazio ekonomikoaren eskaerak ebazten jarraitzen da (laguntza eskatzeko bide telematikoa irekita dago, eta deiei ematen zaien arreta ziurtatuta dago), bermatuta daude Biktimei Laguntzeko Zerbitzua eta arlo judizialeko laguntza osoa hiru lurraldeetan, emakumeen aurkako indarkerian espezializatutako epaitegiak, genero-indarkeriaren biktimentzako doako laguntza juridikoko zerbitzuak, etxeko tratu txarren biktima diren emakumeentzako berehalako harrera-zerbitzuak, biktima diren emakumeentzako egoitza-zentroak eta aholkularitza juridikoko eta laguntza psikologikoko zerbitzuak… Nolanahi ere, egoera aldian-aldian aztertuko da, beharrak identifikatzeko eta zerbitzuak eta baliabideak horietara egokitzeko.

Era berean, Emakundek, koordinazio-lanean, herritarrei ematen dien zerbitzuari eusten dio telefono bidez (945 01 67 02), bai eta posta elektroniko bidez ere (emakunde.zuzendaritza@euskadi.eus).

Emakundek gogorarazi duenez, bizi dugun alarma-egoera komunitario honetan ere, funtsezkoa da emakumeen aurkako indarkeria matxistaren aurkako jarrera aktiboa. Hori geldiaraztea gizarte hau osatzen dugunon erantzukizun partekatua da, bakoitza gure erantzukizun-eremutik.

Irakurri

ZUIAKO OSASUN ZENTROTIK GARRANTZIZKO INFORMAZIOA

 

Murgia, 2020ko martxoaren 17a_ Koronabirusaren aurreko prebentzio neurriekin jarraituz, Osakidetzak Arabako anbulatorio eta osasun zentro guztien funtzionamendua berrantolatu du.

Zuian, lurraldeko gainerakoetan bezala, telefono bidez erantzungo dira kontsulta guztiak. Edozein arazorik edo kontsultarik baduzu, Koronabirusarekin lotutakoa edo ez, 945 43 00 30 telefono zenbakira deitu behar duzu.

Osasun langileek telefonoz erantzungo dizute eta jarraitu beharreko urratsak adieraziko dizkizute. Osasun zentrora joan beharko da bakarrik osasun langileek beharrezkotzat jotzen dutenean.

Arazoren bat edo kontsultaren bat izanez gero, deitu 945 43 00 30 telefono zenbakira.

EZ ETORRI ZUIAKO OSASUN ZENTRORA OSASUN LANGILEEK ADIERAZTEN EZ BADIZUTE. ZUGATIK. DENENGATIK.

Eskerrik asko zure laguntzagatik.

 

Irakurri

Prebentzio-neurri berriak: Eguneko Landa Zentroa, kirol-instalazioetako taberna eta udal bulegoak ixtea

 

Murgia, 2020ko martxoaren 13a _ Atzo hartutako prebentzio-neurriekin jarraituz, Zuiako Udalak EALZko (Eguneko Arretarako Landa Zentroa) instalazioak itxiko ditu datorren astelehenetik aurrera, martxoaren 16tik aurrera. Erabakia hartu dugu zerbitzu bera eskaintzen duten eta erabaki bera hartzen ari diren beste udal batzuekin hitz egin ondoren. Kaltetutako familiei laguntzeko asmoarekin, guztiekin hitz egingo dugu eta alternatiba ezberdinak proposatuko dizkiegu. Esate baterako, zentroko instalazioetan janaria egiten jarraitzea, senideek jaso eta gure adinekoen etxeetara eraman ahal izateko.

Era berean, gaurtik aurrera Palatu kiroldegiko taberna ixtea erabaki dugu (kiroldegiko gainerako instalazioak itxita daude atzotik).

Halaber, udal bulegoetako aurrez aurreko jendearentzako arreta-zerbitzua ixtea xedatu dugu. Lanean jarraituko dugu eta herritarren kontsultak 945 43 00 05 telefonoaren bidez eta azuia.general@ayto.araba.eus helbide elektronikoaren bidez erantzungo ditugu.

Barkatu neurri horiek sor ditzaketen eragozpenak. Eta, azkenik, arren eskatzen dugu herritar guztiok uler eta onar ditzagula ezarritako neurriak, Euskal Gobernuaren Osasun-Sailak unean une emandako prebentzio-jarraibide orokorrak betez.

Irakurri

Zuiako Udalak prebentzio-neurriak hartu ditu Koronabirusaren aurrean

 

Murgia, 2020ko martxoaren 12a _ Zuiako Udalak, Koronabirusaren pandemiak sortutako egoerari buruz erakunde ofizialek egindako gomendioen aurrean, prebentzio-neurri batzuk zehaztu ditu zerbitzu eta ekipamendu publikoetan herritarren osasuna babesteko.

Erantsitako pdf dokumentuetan eta argazkietan neurri guztiak dituzu.

 

 

Irakurri

'Koronabirusa, beldurraren gaitza' hitzaldia Youtuben ikusgai

 

Murgia, 2020ko martxoaren 11a_ Mati Iturralde mediku zuiarrak atzo eskainitako hitzaldia, gure Youtubeko kanalean ikusgai dago jada (ikusteko, jarraitu beheko esteka).

Hitzaldia da egungo egoerari buruzko hausnarketa argia eta zentzuzkoa, datu eta informazio ofizialetan oinarrituta, eta ikuspegi kritikoa duena.

Bide batez, eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi: Mati bera, etorri eta parte hartu zenuten herrikide guztiak, Jon Mikel Kareaga eta Oier Azkarraga Grajales

#Koronabirusa #Informazioa #Erantzunkizuna #ZentzuKritikoa

Irakurri