



Gorbeialdeko BERTSO BARNETEGIA, apirilaren 15etik 17ra, MANURGAN
Urtero bezala, Gorbeialdeko Kuadrillak eta Arabako Bertsozale Elkarteak, elkarlanean, GORBEIALDEKO BERTSO BARNETEGIA antolatu dugu. Apirilaren 15etik 17ra, Manurgako aterpetxean, Pazko astean, 10 eta 13 urte arteko gaztetxoek egonaldi eder bat egiteko aukera izango dute. Euskararekin saltsan, begiraleekin jolasean, bertso-munduan murgiltzeko okasio paregabea.

2020 URTERAKO UDAL AURREKONTUA, ONARTUTA
- Zuiak udal aurrekontua onartu du 2020 urterako
- 3'5 milioi eurokoa da, eta udalerriaren ingurumen eta ekonomia iraunkortasunaren aldeko apustua egiten du






MAISUEN ETXEKO ETXEBIZITZAK ESLEITU DIRA
Murgia, 2020ko urtarrilaren 31a
Alkatetzaren 2020.01.27ko 11/2020 zk.ko Dekretuaren bitartez, Maisuen Etxeko alokairu babestuko udal-etxebizitzen esleipendunen eta erreserben zerrenda onartu da, eta horren kontratua 2020.03.01ean hasiko da.
Zerrenda horren aurka erreklamazioak aurkeztu ahal izango dituzte interesatuek hamar egutegi-eguneko epearen barruan, iragarki-oholtzan argitaratzen den egunetik aurrera, eta erreklamaziorik ezean behin betiko onartutzat joko da.








