Udal Albisteak

ZUIAKO UDALAK ZABORREN KUDEAKETARI BURUZKO MOZIO BAT ONARTU DU

 

Zuiako Udalak Gasteizko Tratamendu Mekaniko-Biologikorako instalazioan hondakinak isurtzeko tasaren igoeraren aurkako mozioa onartu du. EH Bilduk aurkeztutako ekimena, taldeko 4 botoekin eta ZBGren 3 botoekin aurrera atera da.

Zuiako Udalaren Osoko Bilkurak honako hauei helarazi die erabaki hau: Gasteizko Udalaren Osoko Bilkurari, Arabako Foru Aldundiaren Ingurumen eta Hirigintza Sailari eta Arabako Batzar Nagusiei.

Mozioaren testua osorik irakurtzeko, klikatu hemen:

Irakurri

AZAROAREN 25EKO ADIERAZPEN INSTITUZIONALA

 

  • Zuiako Udalak berriz azpimarratzen du emakumearekiko indarkeriaren izaera estrukturala eta bere konpromisoa agertzen du emakumeen aurkako indarkeriatik libre egongo den gizarte baten alde. Hori dela eta, azaroaren 25eko hurrengo ADIERAZPEN INSTITUZIONALA onartu du:
Irakurri

DOMINGO DE SAUTUKO LANAK ADJUDIKATU DIRA

Irudian, Domingo de Sautu kaleko itxura obrak egin ondoren.

  • YARRITU S. A. enpresak egingo ditu, 1.607.898’19 euroko aurrekontuarekin (BEZa barne).
  • Proiektuak Murgiako erdialdeko azpiegituren erabateko berrikuntza ekarriko du eta baita inguruko itxuraren aldaketa ere.

Gurutze Gorritik Ametzagako mugaraino doan Domingo de Sautu kaleko saneamendu sareko azpiegiturak zahartuta daude, fibrozementua eta guzti dago eta pitzadura asko ere badituzte. Erabat berrituko dira eta, aldi berean, 2 kilometro inguruko zati horretan komunikazio eta elektrizitate sareak lurperatuko dira. Lanak aprobetxatuko dira, era berean, herriaren erdialdean, 2 plazen arteko esparruan, oinezkoek lehentasuna izango duten gune berri bat sortzeko. Obrak azaroan hasiko dira eta egiteko epea 8 hilabete ingurukoa da.

Irakurri

ZUIAKO UDALAK 2 PERTSONA KONTRATATUKO DITU

 

  • Zuiako Udalak bi pertsona kontratatuko ditu, bat jardunaldi osoan eta bost hilabeteko epean eta bestea %60ko jardunaldian eta 3 hilabeteko epean.
  • Eremu eta lorategi publikoen zein altzarien egokitze- eta mantentze-lanak egiteko eta baita estolda-zuloak garbitu eta askotariko mantentze-lanak egiteko ere.
  • Hautagaiek bete beharreko baldintzak eta xehetasun gehiago, hurrengo dokumentuan:
Irakurri

ANA BELEN JIMENEZEN HILKETA MATXISTA GAITZETSI DU ZUIAKO UDALAK

 

Ana Belen Jimenez, Lantarongo bizilagunaren hilketa dela eta, Zuiako udalak adierazi nahi du emakumeen aurkako indarkeria matxista zeharo gaitzesten duela. Kasu honetan bereziki, Ana Belenek udalerriarekin zeukan harremana kontutan hartuta.

Zuiako udalak jarraituko du indarkeria matxistaren kontrako politikak bultzatzen eta errotik ezabatzeko ekintzak proposatzen. Eta herritarrak animatzen ditu eginkizun honetan parte eta esku hartzeko.

Era berean, gogoratu nahi du Zuiako udalak emakumeen arretarako Berdintasun-Zerbitzua eta Gizarte-Zerbitzuak eskaintzen dituela (informazio gehiago 945 43 04 60). Euskal gobernuak ere informazio eta laguntzarako telefonoa ere badu: 900 180 144, dohainekoa eta arrastorik uzten ez duena.

Irakurri