Edateko uraren kontsumo handia, euri faltaren ondoriozko egoera eta azken egunetan gertatutako hainbat gorabehera tekniko direla kausa, Zuiako Udalak herritarrei eskatu nahi die datozen egunetan ura oinarrizko eta ezinbesteko erabileretarako soilik erabiltzea.
Horrenbestez, erabat debekatuta geratzen da ura ureztatzeko, igerilekuak betetzeko, garbiketa-lanetarako edota pareko erabileretarako baliatzea.
Egoeraren bilakaeraren arabera, datozen ordu edo egunetan murrizketa berriak ezarri ahal dira.
Udalak, aurretiaz, herritarren lankidetza eskertzen du.