Martxotik ikasturtea amaitu arte lau jarduera antolatuko dira.
GazteZUia sortu da gazteen aisialdirako programa baten eskariari erantzunez, eta diseinatu da oinarri hartuta 2008tik 2013ra bitartean jaiotako ehundik gora zuiar gazteren iradokizunak eta ekarpenak.
Horretarako Udaletik bideratu zen inkesta bat udalerriko ikastetxeetara, baita beste sare sozial batzuen bidez ere, hala nola whatsapp-ez.
Jarduerak larunbat goizetan zein arratsaldetan izango dira eta uztartuko dituzte aisialdia, kirola, abentura eta musika:
• Martxoak 23. Izotz-pista (Gasteiz).
• Apirilak 19. DJ + pizzak (Bea Murgia plazan).
• Ekainak 15. Hontza Extrem (Otxandio-Oleta).
• Uztailak 6. Surfa (Sopela).
Parte hartzeko beharrezkoa izango da aldez aurretik izena ematea, plazak mugatuak baitira. Jarduera bakoitza iragartzeko kartelean, izena emateko azken eguna azalduko da.
Jardueren prezioa 3 eta 10 euro artekoa izango da, eta kasu gehienetan garraioa, begiraleak eta materiala hartuko ditu barne. Hobaria egongo da behar ekonomikoa duten familientzat; halako kasuetan, jarri harremanetan Udaleko teknikariekin.
Programa honek Vital Fundazioaren laguntza jasoko du.
Animatu eta parte hartu!