Euskara zerbitzua: aurkezpena

  • Teknikaria: Manex Agirre Arriolabengoa
  • Telefono zenbakia: 608782577
  • E-posta helbidea: euskara@gorbeialdea.eus
  • Aurrez aurreko arreta: astelehenetan eta ostiraletan, 9:00 - 14:00

Euskara zerbitzuaren eginkizunak

Euskara Zerbitzua hizkuntza-normalizazioko jarduerez arduratzen da bi eremu hauetan:

  1. Zuiako  Euskara Sustatzeko Ekintza Planaren (ESEP) bidez, udalerriko gizarte-bizitzan euskara erabiltzeko gune egokiak sortzeko helburua dugu. Besteak beste, honako jarduera hauek antolatzen ditugu:
    1. Euskarazko kultur jarduerak
    2. Euskararen ahozko erabilera sustatzeko programak
    3. Hiztun berriei zuzendutako jarduerak: tailerrak, ikastaroak, e.a.
  2. Zuiako Udaleko Euskararen Erabilera Planaren (EP) bitartez, udal administrazioaren zerbitzu eta lan hizkuntza bezala euskarak gero eta toki gehiago har dezan lan egiten dugu. Besteak beste:
    1. Itzulpen, zuzenketa eta aholkularitza-zerbitzua administrazio testuetan
    2. Langileen prestakuntza
    3. Hizkuntza-irizpideen proposamenak eta jarraipena