Berdintasuna-aurkezpena

Berdintasun Zerbitzua: Informazio orokorra

  • Teknikaria: Jone Unzaga Galnares
  • Telefono zenbakia: 680337877
  • E-posta helbidea: berdintasuna@gorbeialdea.eus
  • Aurrez-aurreko arreta: asteartetan eta ostiraletan, 9:00 - 14:00

Berdintasun Zerbitzuaren eginkizunak

Berdintasun Zerbitzuaren helburu orokorra da emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna sustatzea bizitzako eremu guztietan, bai eta berdintasunaren eta indarkeria matxistaren prebentzioaren arloan sentsibilizazio-lana egitea ere. Berdintasunerako politika publikoak diseinatzeko, Zuiako Udalak Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Plan bat du, eta lau lan-ardatz nagusi ditu:

1. Ardatza: Gobernu ona

2. Ardatza: Emakumeen ahalduntzea (indibiduala, kolektiboa eta politikoa)

3. Ardatza: Bizitzaren iraunkortasuna: Baliabideen eta zainketen banaketa

4. Ardatza: Indarkeria matxistarik gabeko bizitzak

Bestalde, Berdintasun Zerbitzuak Indarkeria Matxistaren kasuetan jarduteko eta arreta emateko Erakundeen arteko Protokoloa koordinatzen du.