Aurrekontu parte-hartzaileak 2024

Zuiako udalak azken urteotako herritarren prozesua jarri berri du martxan, udal aurrekontutik 15.000 euro nola eta non inbertitu erabakitzeko. Proiektuak bi helburu ditu: alde batetik, azken urteotan herritarrekin egin ohi diren zuzeneko elkarretaratzeen nolabaiteko osagarria izan; eta, bestetik, herritarren parte hartzeko bide honi jarraipena eman eta horretan sakondu eta ahal den guztia gara dadin.

Prozesua 2023ko abenduaren 11an, astelehenarekin, hasiko da, eta 2024ko urtarrilaren 2ra arte egin ahal izango dira proposamenak (bakoitzak egoki leritzon guztiak egin ahal izango ditu). Ondoren, behin proposamenen bideragarritasuna baloratuta, proiektuak lehenetsi egingo dira 2024ko urtarrilaren 4an, 19:00etan, udaletxean egingo den partehartze-bileran. Amaitzeko, aurrekontuaren barruan sartuko dira, urtarrileko udalbatzarrean onartzeko.

Zer da?

Labur-labur...

Zuiako Udalak parte hartze prozesu bat jarri du martxan, eta herritarrek erabaki ahal izango dute non inbertitu udal aurrekontuaren zati txiki bat. Ekimen honen bidez, 15.000 euro bideratuko dira Zuiako bizilagunek egindako proposamenak gauzatzeko.

Lehenengo urratsa proposamenak jasotzea izango da. Ondoren, baloratu eta lehenetsiko dira. Azkenik, onartutako proiektuak 2022ko ekitaldiko aurrekontuetan sartuko dira.

Udal aurrekontuak

Urte amaieran, udalak hurrengo urterako aurrekontuak prestatzen hasi egiten dira. Horietan oinarrituta, urteko plangintza eta sustatu beharreko ekimenak eta programak zehazten dira.

Azken batean, aurrekontu orokorrak dira udal baten dokumentu ekonomiko nagusia, bertan jasotzen baita garaian garaiko urteko diru-sarreren eta gastuen aurreikuspena. Hau da, aurrekontuetan zehazten da udalak kudeatzen duen diruaren jatorria eta xedea. Horrela, eta diru-sarreren aurreikuspenean oinarrituta, kasuan kasuko partidaren zenbatekoa, arloa eta helburua jasotzen da.

Udal aurrekontuak urte natural batean egongo dira indarrean, urtarrilaren 1ean hasi eta abenduaren 31n amaituko dira.

 

Kapitulua

 Deskribapena

 €

 %

I/II. kapitulua

Zerga zuzenak eta zeharkakoak

1.189.000,00 €

31,72

III. kapitulua

Tasa, prezio publikoak eta beste

413.311,55 €

11,03

IV. kapitulua

Transferentzia korronteak

1.510.273,42 €

40,30

V. kapitulua

Ondarearengatiko diru-sarrerak

342.266,58 €

9,13

VI. kapitulua

Egiazko inbertsioen besterentzea

265.000,00 €

7,07

VII. kapitulua

Kapital-transferentziak

18.000,00 €

0,48

VIII. kapitulua

Finantza-aktiboak

10.000,00 €

0,27

 

Sarrerak, guztira

3.747.851,55 €

100,00

 

Udalaren diru-sarrerak baliabide propioetatik datoz, hala nola bere ondaretik eratorritakoak, hala nola tasa eta zergetatik, bai eta kanpoko finantzaketa-iturrietatik ere. Iturriok egonkorrak zein unean unekoak izan daitezke, normalean, aldi baterako proiektu finituei lotuta.

 

Kapitulua

Deskribapena

 €

%

I. kapitulua

Pertsonalaren gastuak

784.100,00 €

20,00

II. kapitulua

Gastu arruntak

1.874.245,12 €

50,10

IV. kapitulua

Transferentzia arruntak

654.159,00 €

47,82

VI. kapitulua

Inbertsioak

326.101,63 €

9,62

VII. kapitulua

Inbertsioetarako transferentziak

281.000,00 €

16,69

 

Sarrerak, guztira

3.919.605,75 €

100,00

 

Zuiako udalaren gastuen kapitulua 3.919.605,75 eurotakoa da. Gastu gehienak egiturazkoak eta iraunkorrak izan ohi dira; izan ere, neurri handi batean, udalak erakunde gisa funtzionatzea bermatzen dute eta udalerriko bizitza sozialaren, ekonomikoaren eta kulturalaren sostengura daude bideratuta. Horregatik, urterik urteroko aurrekontuetan luzatzen diren partida jada konprometituak izaten dira. Ondorioz, aurrekontu osoaren % 10 baino ez da urterik urtera aldatzen dena eta, gehienbat, inbertsioen atalari dagokio.

Aurrekontuetan, beraz, tokiko politika ekonomikoaren lehentasunak islatzen dira, eta eragin handia dute komunitatean eta herritarren bizi-baldintzetan. "Aurrekontu parte hartzaileak" izeneko prozesuen bidez, gastu publikoari buruzko eztabaida eta erabaki-hartzea zabaltzen da herritarrek parte har dezaten. Horrela, herritarrei aukera ematen zaie udal aurrekontuaren zati batean eragiteko.

Hamaika dira mundu osoan zehar aurrekontu parte hartzaileen inguruan egindako esperientziak. Gure inguruan ere azkar hedatu dira. Gure kasuan, azken urteotan bilerak egin dira gure udalerriko kontzejuetan, herritarrek zalantzak argitu eta proiektuak eta hobekuntzak proposa ditzaten, eta, askotan, horiek gauzatzeko aurrekontuan txertatu dira.

Nola har dezaket parte?

Zuian hautematen dituzun beharrak helarazi eta udal aurrekontuan sartu beharreko proposamenak egin ahal izango dituzu.

Abenduaren 11tik urtarrilaren 2ra bitartean, zeure proposamenak aurkeztu ahal izango dituzu, horretarako prestatu den formularioaren bidez, eta, ondoren, udaletxean utzi edo zuiakoudala@ayto.araba.eus helbide elektronikora bidali.

Ondoren, proposamenak aztertu eta lehenetsiko dira. Jasotako proposamen guztiak gauzatzea bideragarria ez bada, udalerriaren beharretara eta proposamen guztiei aplikatuko zaizkien irizpide orokorretara ondoen egokitzen direnak hautatu beharko dira, esku-hartze eremuari, populazio onuradunari, bideragarritasunari eta abarri erreparaturik.

Proposamenak baztertzeko irizpideak:

Kendu edo baztertu egingo dira honako irizpide hauek betetzen ez dituzten proposamenak:

  • 2023ko udal aurrekontuetan jada jasota dauden proposamenak edo gauzatzen ari direnak.
  • Kudeaketarekin lotutako proposamenak, aurrekontu zehatzik ez dutenak, nahiz eta kontutan hartuko ahal diren onuragarri eritziz gero.
  • 2023ko aurrekontu parte hartzaileen aldia gainditzen duten proposamenak, urte anitzeko edo hurrengo urteetako gastuak barne hartzen dituztenak. Kasu honetan ere, aintzat hartuko ahal dira proposamenak, beti ere parte hartzearen programa honetatik at.
  • Udalaren eskumenekoak ez diren proposamenak (Foru Aldundiarenak, Euskal Gobernuarenak, etab.).
  • Erabakiak hartzeko beste gune batzuei dagozkien proposamenak (Kuadrilla, Partzuergoa).
  • Lege-arautegiarekin kontraesanean dauden proposamenak.
  • Interes orokorraren aurka, pertsona edo erakunde jakin baten onurarako diren proposamenak.
  • Teknikoki bideraezinak diren proposamenak.

Bete beharreko baldintzak:

Zuian erroldatuta dauden 16 urtetatik gorako herritarrek parte hartu ahal izango dute.

Zure burua identifikatu beharko duzu erroldatuta zaudela eta 16 urte baino gehiago dituzula egiaztatzeko.