Zuiako Udalaren partetik 2018 zoriontsua opa dizuegu eta, noski, berri onak betetako urtea izan dezazuela. Aurrean duguna oso urte garrantzitsua izango da gure udalerrian, besteak beste, hurrengo erronkei ekiteko asmoa baitugu:  Domingo de Sautu kaleko lanak bukatzea. Proiektuak Murgiako erdialdeko itxuraren eta azpiegituren erabateko berrikuntza ekarriko du (irudian ikus dezakezu nola geratuko den);Osasun Zentro berriko eraikitze-lanak aurreratzea, urte amaiera aldera bukatuta egon ahal izateko;Pauldarren ikastetxeko birgaikuntzan lan egiten jarraitzea, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailaren eskutik, laster Zuiako Haur Hezkuntzako eta Lehenengo Hezkuntzako ikastetxe publikoak bertan martxan jartzeko;Hondakin organikoen kudeaketarako probak hastea, hainbat herritan;Eusko Jaurlaritzarekin batera, etxebizitza sozialak Zuian bultzatzea;URA agentziari eta Arabako Foru Aldundiari haranean sufritzen dugun ur-hornikuntza arazoen konponbidea eskatzen jarraitzea.Proiektu guztien horietan lan egiten jarraituko dugu eta lortzen ditugun aurrera pausuak helaraziko dizkizuegu.Bukatzeko, eskerrik asko zuen arretagatik. Eta, esan bezala, Urte Berri On!