Murgia, 2020ko irailaren 2aDatorren ikasturtean zaintzako udal-zerbitzua* martxan jarri ahal izateko, agintari eskudunen oniritziaren zain gaude, eta baita zerbitzua segurtasunez eskaini ahal izateko hartu beharreko neurrien berri eman diezaguten. Bere erantzuna jaso arte, ezingo dugu iragarri martxan jarriko dela.(*: Zaintza Zuiako Udalak eskaintzen duen zerbitzu bat da, behar duten gurasoek seme-alabak eskolan utzi ahal izan ditzaten eskolak hasi aurretik).