Zuiako udalak azken urteotako herritarren prozesua jarri berri du martxan, udal aurrekontutik 15.000 euro nola eta non inbertitu erabakitzeko. Proiektuak bi helburu ditu: alde batetik, azken urteotan herritarrekin egin ohi diren zuzeneko elkarretaratzeen nolabaiteko osagarria izan; eta, bestetik, herritarren parte hartzeko bide honi jarraipena eman eta horretan sakondu eta ahal den guztia gara dadin.Prozesua 2022ko abenduaren 23an hasiko da, eta 2023ko urtarrilaren 16ra arte egin ahal izango dira proposamenak (bakoitzak egoki leritzon guztiak egin ahal izango ditu). Ondoren, proposamenen bideragarritasuna baloratuko da eta zein bere lehentasuna ezarriko zaio. Amaitzeko, aurrekontuaren barruan sartuko dira, urtarrileko udalbatzarrean onartzeko.
Zer da?
Labur-labur...
Zuiako Udalak parte hartze prozesu bat jarri du martxan, eta herritarrek erabaki ahal izango dute non inbertitu udal aurrekontuaren zati txiki bat. Ekimen honen bidez, 15.000 euro bideratuko dira Zuiako bizilagunek egindako proposamenak gauzatzeko.
Lehenengo urratsa proposamenak jasotzea izango da. Ondoren, baloratu eta lehenetsiko dira. Azkenik, onartutako proiektuak 2022ko ekitaldiko aurrekontuetan sartuko dira.
Behean duzu informazio zabalagoa eta parte hartu ahal izateko formularioa:
- 2023. urteko aurrekontuaren dirusarrerak eta gastuak.
- Herritarren parte hartzeko prozesuari buruzko informazioa.
- Prozesuari buruzko ohiko zenbait galdera.
- Parte hartzeko formularioa.
Anima zaitez eta parte hartu! Edozein ekarpen da garrantzizkoa.