Abenduan deitutako bilera irekietan 60 pertsona inguruk parte hartu zuten, eta haien hainbat ekarpen batu dira aurrekontuan; hala nola, Administrazio Batzarrendako argiteria publiko eta jaien antolakuntzako partidak igotzea zein udalerrian irisgarritasuna hobetzea.

2023ko udal aurrekontua, 3.944.234,55 eurokoa, otsailaren 8an argitaratuko da ALHAOn (Arabako Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofiziala), lan-kontratudun plantillarekin batera. Alegazioak aurkezteko jendaurrean 15 egun egon ostean, eta horiek ebatzi ondoren, behin betiko onetsiko da.

Garrantzitsua da azpimarratzea aurrekontuak definitzeko ariketa honetan oposizioko taldeek ez dutela proposamenik egin nahi izan. Aldiz, jasota daude Administrazio Batzarren eskaerak, Administrazio Batzarretako argiteria publikoa diruz laguntzeko eta Batzarretako jaiak antolatzeko partiden gehikuntzan islatu direnak, bai eta 43.000 euroko partida bat ere, Batzarretako argiteria publikoaren dirulaguntzaren 2022ko defizita ordaintzeko, argindarraren faktura neurriz kanpo igo izanagatik.

Aurrekontuan jasota daude, baita ere, herritarrek Udalari helarazitako ekarpenak, bai gobernu taldeak abenduan deitutako bilera irekietan -60 pertsona inguruk parte hartu zuten-, bai Udalak, udalaren webgunearen eta sare sozialen bidez, beharrak eta ideiak proposatzeko herritarrei egindako gonbidapenari banaka eta aktiboki erantzunez. Proposamen horiek guztiak aztertu eta baloratuko dira, etorkizunean gauzatzeko. Hala ere, horietako bat, udalerriko puntu ugaritan espaloiak jaitsiz eta desnibelak kenduz, irisgarritasuna hobetzean oinarrituta dagoena, mantentze lanen atalean sartuko da udal aurrekontuan.

Gobernu taldeak eskerrak eman nahi dizkie herritarrei aurrekontuen diseinuan aktiboki parte hartu izanagatik.