Bilera informatibo parte-hartzaileak herri guztietan. 

Aurten ere Udalak 2025eko aurrekontuetaz herritarrekin aritzeko bilerak egingo ditu herriz herri.

Gainera, herritarren proiektuak ere aukeratuko dira.

Hauek dira hitzorduak:

Abenduaren 16an, astelehena: 19:00etan Domaikian, Jugo eta Domaikiakoentzat; 19:00etan Sarrian, Sarria eta Markinakoentzat; eta 20:15ean Gillenan, Gillena eta Ametzagakoentzat.

Abenduaren 17an, asteartea, Lukianon 19:00etan, Aperregin 19:00etan, Zaraten 19:00etan eta Bitorianon 20:15ean.

Eta, azkenik, abenduaren 18an, asteazkena, Murgian, Udaletxean, 19:00etan.

Zatoz parte hartzera!