Informazio oharra_ Murgia, 2020ko martxoaren 5a
Bigarren Dibidendu Digitala* delakoaren ondorioz, telebista kanal irekiak ikusten jarraitu ahal izateko, beharrezkoa da gure LTD (Lurreko Telebista Digitala) berriz sintonizatzea.
Familia bakarreko etxebizitzen kasuan (banda zabaleko anplifikadorea dutenak), telebistak soilik sintonizatu beharko dira (urrutiko mandoaren bidez).
Hiru etxebizitzako edo gehiagoko eraikinetan (pisuetan), ordea, beharrezkoa izango da harrera-instalazioak aldatzea. Horrek esan nahi du eraikinen antenak egokitu behar ditugula. Horretarako, baimendutako enpresa instalatzaile batekin jarri behar da harremanetan; esate baterako, antena komunitarioa mantentzeaz arduratzen den enpresarekin.
Gastua ordaintzen laguntzeko, gobernu zentralak diru-laguntzak ezarri ditu: aldaketen kostuaren arabera, 104 '3 eurotik aurrera.
(*: Bigarren Dibidendu Digitala LTDko maiztasunak libratzeko prozesu berria da, telefonia mugikorraren bosgarren belaunaldia ezartzeko, hau da, 5G. Kasu horretan, 700 MHz-ko banda libratuko da. Banda hori askatzeko, berriro sintonizatu beharko dugu LTD gure etxean (familia bakarreko etxebizitza bada) edo gure bizilagunen komunitatean. Europako agindua da, eta prozesua Europako Parlamentuaren 2017ko maiatzeko 2017/899 Erabakiak (EB) arautzen du)
Informazio gehiagorako:
· Españako Gobernua: www.televisiondigital.es / www.red.es / Informazio telefonoak: 901 20 10 04 / 910 88 98 79
· Itelazpi, Eusko Jaurlaritzaren telekomunikazio elkarte publikoa : http://www.itelazpi.eus/eu/bigarren-dibidendu-digitala / 901 640 650
· Twitterra: #DD2_EUSKADI
· Xataka, teknologiako bloga. LTD berriz sintonizatzea: zergatik egiten den, nork egin behar duen, zer laguntza dauden eta nola eskatzen diren: https://www.xataka.com/basics/resintonizar-tdt-que-se-hace-quien-debe-hacerlo-que-ayudas-hay-como-se-solicitan
Argazkia: eitb.eus