Joan den otsailaren 16an, asteazkena, abian jarri zen berriro Udalak gure adineko pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko eskaintzen duen zerbitzua.
Zerbitzu hori 2019an jarri zen martxan, eta pandemiak geldiarazi egin zuen. Udalak, Udaleko gizarte-zerbitzuek eta ibarreko medikuek elkarrekin egindako lanetik sortu zen.
Pertsona nagusien independentzia ahalik eta denbora gehienean mantentzea du helburu, alderdi fisikoak nahiz kognitiboak banaka eta taldeka landuz.
Zerbitzu hori arlo horretan espezializatutako enpresa baten bidez eskaintzen da. Enpresa horren lana talde-saioetan egiten da, astean 2 egunetan, eta erabiltzaileen etxeetan saio pertsonalizatuak egiten dira. Saio horietan alderdi fisikoak, ohitura osasungarriak, autoestimua eta sozializazioa lantzen dira, eta 2019an zerbitzu horretaz gozatu zutenek onarpen eta balorazio ona izan zutela bermatzen da.
Gaur egun 15 onuradun ditu zerbitzu honek, eta parte hartu nahi duen edonorentzat irekita dago. Udaleko gizarte zerbitzuekin edo anbulatorioko medikuekin jarri behar da harremanetan horretarako.