Azaroaren 6an, Udaletxean, 11:00etan.

Aurten ere herritarrek administrazioarekiko kudeaketak modu digitalean egiten ikasteko jardunaldi informatiboa antolatu dute.

Azaroaren 6an, asteazkena, izango da 11:00etan, Udaletxeko 2. solairuan.

Jardunaldi informatibo eta praktikoa izango da, eta hainbat arlo landuko dituzte: administrazio egoitza elektroniko eta app-etan mugikorrekin nabigatu, gida baimeneko puntuak kontsultatu, langabezia prestazioen informazioa aztertu, kalkulatu erretiro pentsioa eta norberaren osasun karpeta, besteak beste.