Urtarrilaren 24an, asteazkena, Udaletxean, 11:00etatik 14:00etara.
Aurten ere administrazioko departamendu desberdinekin modu digitalean harremanetan jartzeko eta norberaren informazioa eskuratzeko moduak azalduko dira.
Administrazioak berarekin harremana modu digitalean bideratzen duenez, elkarte zein gizabanakoek dirulaguntzak eskatzeko ia ezinbestekoa izango da prozedura horiek ikastea.
Horrez gain, azalduko da nola lortu ziurtagiri digitalak, gako elektronikoa, aurretikako hitzorduak, zein nola kalkulatu erretiro pentsioa, lan bizitza errebisatu eta gidabaimenaren puntuak egiaztatu, besteak beste.