Afrikako sukaldaritza tailerra, hitzaldia eta dokumentalak izango dira.

Urriaren 28an, larunbata, Afrika Eguna egingo da Zuian.

Goizean, 10:30etik 12:00ak bitartean, Afrikako sukaldaritza tailerra izango da Bea Murgia etxean. Plazak mugatuak dira eta izenematea zabalik dago hemen.

Eta arratsaldean, 17:00etan hasita, 'Ubuntu: batzen gaituzten lotura unibertsalak ehuntzen' izenpean Afrikari buruzko hitzaldia eta dokumentalak izango dira.