Entsegua bezperan egingo da, otsailaren 2an.
Otsailak 2rako Agate Deunean abesteko entsegua deitu dute: 20:30ean, kiroldegian.
Ondoren, larunbatean, abestera irtengo dira 18:30ean, zaharren egoitzatik abiatuta. Ibilbidea honako hau izango da: Zaharren egoitza - Margariren etxe azpia - Herriko plaza - Gaztetxea (han dantza saioa egingo da) - Palatu taberna - Arlobi aterpea - Ioar taberna - Aldaia pub -Areso taberna (han egingo da amaiera ofiziala).