urtarrila 31 - urtarrila 31 19:00 - 20:00 Udaletxeko areto nagusia

ENBOR BEREKO EZPALA (Gazte sortzaileak)

 

ENBOR BEREKO EZPALA emanaldia Nefer Olaizolaren proiektua da, Gasteizko Udalaren eta Arabako Foru Aldundiaren Gazte sortzaileak sormen-beka jaso duena. Ikus-entzunezkoak, musika eta errezitala batzen dituen ikuskizuna da.

Sinopsia:

Enbor beretik jaio diren animaliak, loreak eta hitzak. Amonak josten dituen bizitzaren hariak. Bildotsaren hotza. Amaren beroa. Zilbor orbaina eta goroldio berdea.

Hauexek dira emakumearen sortzeko gaitasuna eta naturaren sortzeko gaitasuna uztartu nahi dituen obra hibridoan zehar mugitzen diren elementuak. Literatura, arte sonoroa eta bideoartearen bidez esperientzia murgiltzaile bat eratuz.