Agortu dira lau egunetarako sarrera guztiak. Sarrerak eskuratu badituzu, adi oharrei!

Eguraldiak eta ingurune naturalak baldintzatuta, ekainaren 30ean eta uztailaren 1ean, 20:30etik aurrera Jugatxiko gunera oinez bakarrik joan ahal izango da.

Ikusleek oinez joan beharko dute ikuskizunaren hasierako gunera, baselizaren beheko parkineko hesira 22:00ak baino lehenago, beti ere Jugotik abiatuta, ez Murgiatik. Automobilak Bitorianorako bidean aparkatu ahal izango dira.

Gomendatzen da argi frontala, oinetako erosoak eta arropa ganorazkoa eramatea.

Ez ahaztu ingurune naturalak errespetatu behar direla!