Ostiral honetan, martxoak 31, izango da Urkabustaizko kultura etxean.
Goierriko eta Debagoieneko musikariek osatutako Neomak taldearen kontzerturako sarrera guztiak agortu dira.
Ostiral honetan, martxoak 31, izango da kontzertua Urkabustaizko kultura etxean, 20:30ean. Gogoratuko duzuen moduan, hasieran Zuiako Bitorianoko pilotalekuan iragarri zen emanaldia, baina gerora lekuz aldatu zen. Horren harira, Zuiako Udalak eskerrak eman nahi dizkio Urkabustaizko Udalari kultura etxea uzteagatik eta emandako erraztasunengatik.