Martxoaren 30ean, Bea Murgia plazan.
Martxoaren 30ean proiektu txikitzaileen kontra hainbat eragilek antolatutako Lurra Defendatu Egunaren ekitaldien barruan, Udaleko Berdintasuna eta Kultura sailek Alarma Morea taldea ekarriko dute Zuiara.
Kontzertua Bea Murgia plazan izango da, 19:00etan.
Alarma Morea taldea Zumarragan sortu zen errunba eta flamenkoa euskaraz lantzeko eta berdintasunaren aldeko aldarria egiteko. Taldea bi ahotsek, gitarrak, kaxoi flamenkoak, perkusioak eta baxuak osatzen dute. Hortaz, dantza ziurtatuta dago!