Asteazken honetan, Udaletxeko lehen solairuan, 16:00etan.
Alzheimerraren Espainiako Konfederazioak, FECINek lagunduta, landa eremuetan Alzheimerrari buruzko prestakuntza hitzaldi sorta antolatu ditu. Horietako bat asteazken honetan izango da, Udaletxean.
Gaixotasun honen kontra lan egiten duten psikologo eta gizarte laguntzaileek Alzheimerrari buruzko informazioa zabalduko dute, senitartekoei prestakuntza eskainiko diete eta inguruan dituzten baliabideen berri emango dute.