ELKARRIZKETA PUBLIKOA EUSKARAZ, ETA KONTZERTUAMartxoaren 1ean, osteguna, 20:00etan Zuiako udaletxean.Amorante, Iban Urizar, bakarka igotzen da agertokira. Aldean darama gitarra,
ukelelea, tronpeta, harmoniuma, zintzarria eta perkusio tramankuluak; eta
looper bat darabil soinu horiek guztiak nahastu, ordenatu, eraiki eta apurtzeko.
Iturri ugaritik edaten du berak: Rodrigo Amarante brasildarretik, Morente
flamenko kantaritik, Bixenta Mogel, Antonio Molina, Pepe Marchena... Tradizioa
eta inprobisazio askea bat eginda.