Indarkeria jasan duten bi emakume, bi galtzaile, bi bizitza noraezean, bi tragedia, bi sekretu aitortu ezin. Anselma eta Luisa antzoki batean daude, filmeko bizitzak dituzte, baina eurenak ez dira fikziozkoak, hain dira errealak, non min ematen duten. Ustekabeko topaketa horrek, beharbada, betirako salbatuko ditu beren miserietatik.

Anselma eta Luisak emozio mendi errusiar batera garamatza, umore garratzenetik erabateko atsekabera. Axolagabe utziko ez gaituen tragikomedia