Jai-Alai pilotaleku zaharrean, 10:00etatik 14:00etara.

Otsailaren 5ean, igandea, Araba Bizikletaz jaia egingo da Murgiako Jai-Alai pilotaleku zaharrean, 10:00etatik 14:00etara bitartean.

Jai horretan proba ahal izango dira bizikleta elektrikoak, gymkana ere egingo da, haurrentzako marrazketa tailerra izango da, argazki lehiaketa eta mekanika tailerra, besteak beste.

Gainera, zozketak ere izango dira.