Orain arte Gasteizen garatu da ekimena, baina aurten zabalduko da Arabako kuadrilla guztietara, Gorbeialdea barne. Hortaz, Zuian parte hartzeko aukera izango dugu.Baina, zertan datza? 'Araba Etxe Berdeak' hezkuntza-ekimena da, eguneroko euren ohiturek eragiten duten ingurumen-, gizarte- eta ekonomia-inpaktuaz kezkatuta dauden familiei zuzendua. Parte hartzaileek eguneroko ekintzetan ingurumenarekiko jarrera arduratsuagoa dakarten aldaketa txiki horiek deskubrituko dituzte, baita energia-baliabideak kudeatzen eta aurrezten ere. Fundación Vital Fundazioa -k bultzatzen du, gure kasuan Gorbeialdeko Kuadrilla Cuadrilla de Gorbeialdea -ko Ingurumen teknikariaren lankidetzan. Apirilaren 15ean, osteguna, programaren AURKEZPEN SAIO BAT egingo da Murgian, arratsaldeko 19.00etan.Informazio gehiago: Araba Etxe Berdeak