2019an jokatuko da Arabako Bertsolari Txapelketaren hurrengo edizioa. Orain, txapelketa horretan kantatzeko txartel bila dabiltza bertsolariak, sailkapen-fasean murgilduta. Igande honetan (urriak 28) jokatuko da Murgian, udaletxeko aretoan, sailkapen-faseko 5. saioa.

Murgiakoa izango sa sailkapen-faseko azkeneko saioa, beraz, bertan erabakiko da datorren urteko Arabako Txapelketan zeinek kantatuko duen.

Saioa 17:30ean hasiko da, eta honako bertsolariek kantatuko dute: Felipe Zelaieta, Martin Abarrategi, Aroa Arrizubieta, Beñat Garaio, Xabier Rico eta Serapio Lopez. Gai-jartzailea Aitana Iradier izango da.

Orain arteko saioen gaineko informazio guztia, Arabako Bertsozale Elkarteko webgunean.