Aste honetan, gaurtik hasita, mikologiarekin lotutako hitzaldiak izango dira egunero.

Jende ugari ibili zen atzo, igandea, Gorbeiako Bazterra taldeak antolatutako XVIII. Mikologia jardunaldien egun handian.

Perretxikoak aurkitu eta ezagutzeko irteerak arrakastatsuak izan dira; baita ere herriko bederatzi puntutan prestatutako pintxoekin (perretxikoa osagai zutela) osatutako miko-pintxo ibilbidea; eta pilotalekuan batutako erakusketa erraldoiak ere herritar zein bisitari askoren arreta piztu zuen, baita La Sexta telebista kateko kazetariena ere!

Nabarmendu beharra dago bai perretxikoak ezagutzeko irteerak eta erakusketa bera pertsona guztientzat irisgarria izan zela.

Eta ez ahaztu; gaurtik, astelehena, igandera bitartean egunero mikologiarekin lotutako hitzaldiak antolatu dituzte 20:00etan Udaletxean zein Txoko Zuia Sport-en.