Larunbatera arte.
Urriaren 11tik (asteazkena) hilaren 14ra arte (larunbata) Gillernako jaiak ospatuko dira.
Eta egongo da zertan gozatu: asteazkenean bertan herri afaria eta txosnaren irekiera egingo da; ostegunean kalejira herrikoia; ostiralean, betiko jolasak umeendako, puzgarriak eta Dj Kaktus eta DJ Queens-en saioak. Azkenik, larunbatean, mus txapelketa, herri arteko bolo txapelketa eta Zazpizar berbena.
Ondo pasa!