Ostiraletik igandera, eta hurrengo ostegunean ere bai.

Azaroaren 24tik 26ra eta baita ere hilaren 30ean Ametzagako jaiak ospatuko dira Altuben.

Ostiralean suziriak, herri afaria eta txosna irekiera izango da.

Larunbatean, puzgarriak, 1 Formulako simulagarriak, kalejira txarangarekin, bazkaria, Patxi Leiva-ren kontzertua eta DJak, besteak beste.

Igandean, bola joko eta mus txapelketak, txokolate jana...

Eta hurrengo ostegunean, meza, pikoteoa eta jaien amaierako traka.

Ondo pasau!!