'Mugitu eta zaindu' programa urriaren 3an hasiko da.

El programa '¡Muévete y cuídate' comenzará el 3 de octubre.

Jaiak bukatu bezain laster, urriaren 3an, hasiko dira 2022-2023 denboraldiko kirol ekintzak.

367 plaza eskaini ziren. 276 lagunek egin zuten aurretikako izenematea, eta azkenean 303k eman dute izena -horietatik %73% emakumeak-. Horietatik guztietatik hiru lagun bakarrik gelditu dira izena eman zuten aukeratik kanpo, zerbitzuaren arduradunaren lan onari esker.

Berrikuntzen artean, umeen Multikirolak eta Kirol aurreko jolasak erraketarekin, zein Gazte irristaketa kendu dira. Eta osatu dira Gazte tenisaren (larunbatak, 10:45ean) eta Gimnasia posturalaren (astelehenak, 18:00etan) talde berriak.

Badakizu, mugitu eta zaindu!