1200-1603972544-3 vm.jpg

3. Zertan oinarritzen dira indarkeria matxistak?

Emakumeak ikusezin bihurtzea emakumeen diskriminazioa da, emakumeen diskriminazioa indarkeria matxista da

1200-1603874667-indizea.jpg

eman izena MINTZALAGUNEAN: ELKARREKIN EUSKARA BIZI, ERABILI

Zer da Mintzalaguna?Euskaraz hitz egiteko ohitura dutenak eta mintzapraktika egin nahi duten pertsonak biltzeko programa da.Zertarako?Euskara hobetzeko, gehiagotan erabiltzeko, euskaraz bizitzeko, normalizazioaren alde egiteko, ingurune euskalduna sortu, indartu eta zabaltzeko...Nola hitz egingo dugu?Astean behin; ordubetez, talde txikitan. Paseoan, kafetegian, parkean... Euskaraz hitz egiteko ohitura dutenak eta mintzapraktika egin nahi dutenak elkartuta, gainontzeko mintzataldeekin koordinatuta.ETA ADI! ON-LINE PROGRAMAK ERE MARTXAN JARTZEKO AUKERA DAGO.Ekintza osagarriak:herriko gainontzeko mintzalagun taldeekin irteerak, afariak, kirol ekintzak, Mintza Eguna... Parte hartzeko baldintza euskaraz komunikatzeko gutxieneko maila izan behar da.Izen emateaUrrian eta azaroan.Informazioa:JAITSI ESKUORRIA, HEMEN KLIK EGINDAEta hemen informazio gehiago (mintzalaguna.eus) Urkabustaizko liburutegian, Zigoitiko kultur etxean, Gorbeialdeko Kuadrillaren egoitzan edo Zuiako liburutegian, Legutioko liburutegian, Arratzua- Ubarrundiako Sologanan eta Aramaioko udaletxean edo liburutegian. Baita euskara@gorbeialdea.eus helbidean, eta honakoetan ere: gorbeialdea@mintzalaguna.eus | 650266744

1200-1603718032-mt.jpg

Eraldaketa digitalerako mikrotailerrak, Gorbeialdeko Kuadrillaren eskutik

 Gorbeialdeko Kuadrillako Sustapen Ekonomikoaren arlotik bidalitako informazioa:Gorbeialdeko Kuadrillak, Vital Fundazioaren laguntzarekin, online formaziorako mikrotailer batzuk antolatu ditu, eskualdeko negozioak digitalki eraldatzeko.Formazio hau, gehienbat, eskualdeko enpresa txiki eta ertainei eta autonomoei dago zuzenduta (merkataritza, ostalaritza, ostatuak, zerbitzuak, etab.). Zuen estrategia digitalean aurrera egiten lagunduko dizue, sareak eta teknologia berriak ezagutzen lagunduta hobeto aprobetxatuko baitituzue.Online egingo diren 3 formazioko ziklo bat da, eta banakako tutoretzarekin osatuko dira.Interesa duzuenok, izena eman dezakezue 945 43 01 67 telefono zenbakira deituta (Oihanaz edo Ekaitzez galdetu), edo ekonomia@gorbeialdea.eus helbidera mezu bat bidalita.Izen-ematea doakoa da, eta ez dago saio guztietan izena eman beharrik: interesatzen zaizkizuenak egin ditzakezue.Parte hartzera animatzen zaituztegu. Formazio erraza eta praktikoa da, eta uste dugu zuen negozioen egunerokotasunean lagungarria izan daitekeela.Ikastaroak, datak eta ordutegiak goiko argazkian daude. Eta beheko pdf dokumentuan ikasgaiei buruzko informazioa duzu.

1200-1603468377-edertasun.jpg

2. Zertan oinarritzen dira indarkeria matxistak?

Une historiko bakoitzean ezarritako edertasunaren ideala lortzeak emakumeen hazkunde indibiduala ozt...

1200-1601464087-Tio Teronen Semeak.jpg

TIO TERONEN SEMEAK - Fresh Cool

Plaza-kopuru mugatuakBertara joateko, gonbidapenak hartu beharra dago, helbide honetan: www.entradium.com/events/tio-teronen-semeak-fresh-cool 

1200-1603130902-z okis.jpg

2021erako tasa eta zergen ordenantza onartu du Zuiako Udalak

 Zerga gehienak izoztu egiten dira · Bakarrik igoko da Zaborren Tasa: %4, beraz etxe bakoitzak 3€ gehiago ordainduko ditu urtean · Ostalaritzak erdia ordainduko du · OHZri % 90eko hobaria emango zaio gehien zigortutako pertsona eta taldeentzat
Murgia, 2020ko urriaren 19a_ Osoko bilkuran onartu du Zuiako Udalak datorren urterako tasa eta zergen ordenantza, progresibotasun eta iraunkortasun irizpideetan oinarrituta. Araudia onartu da gobernu taldearen botoekin (EH Bilduk gehiengoa du 6 ordezkarirekin), eta udalerria bizitzen ari den egoera sozio-ekonomikoa aztertu ondoren.
Onartutako ordenantzak tasa eta zerga gehienak izoztuta mantentzen ditu eta 3 aldaketa erregistratu ditu:

1200-1602848954-g r.jpg

Zer dira indarkeria matxistak?

Indarkeria matxista entzuten dugunean, indarkeria fisikoa, sexuala, edo emakumeen gorputzen kontrako jarrerak datozkigu burura, baina ba al da soilik hori indarkeria matxista? Zergatik gertatzen da? Zeintzuk dira indarkeria kasu bortitzenak edo erailketak eragiten dituzten eguneroko indarkeriak?Sentsibilizazio eta prebentzio kanpaina honen bidez indarkeria matxista bere osotasunean landu nahi da, hedabideetan estaldura gehien dituzten kasuz haratago joan.Horretarako, indarkeria matxista eragin, indartu eta mantentzen dituzten mekanismoak ilustrazioen bidez definituko ditugu.

1200-1602592938-2640.jpg

Azaroak 25eko sentsibilizazio kanpaina. Indarkeria Matxisten aurkako Nazioarteko Eguna

 Indarkeria matxista entzuten dugunean, indarkeria fisikoa, sexuala, edo emakumeen gorputzen ko...

1200-1602580653-carpa para N.P..jpg

Zuiako Udalak karpa bat jarri du gripearen aurkako txertaketa-kanpainarako

 · Osasun Zentroak ez ditu lan horiek egiteko baldintzak betetzen gainerako erabiltzaileak artatzen diren bitartean, pandemiak ezarritako murrizketak direla eta

· Osakidetzaren erantzunik ez dagoenez, udalak bere gain hartu du instalazioaren alokairua

 

1200-1601628235-kartela_kuadrillartekoa_Zuia_2020.jpeg

Arabako Bertso Kuadrillartekoaren FINALA, urriaren 10ean

Joan den martxoan bertan behera geratu ondoren, azkenean iritsi da 2020ko Arabako Bertso Kuadrillartekoaren finala. Urriaren 10ean izango da, Palatu kiroldegian, 17:00etan.Aurretik, goizean, 12:00etan, 14 eta 18 urte arteko gaztetxoen eskolarteko finala ere jokatuko da, kiroldegian bertan.

1200-1601295379-Ruper.jpg

RUPER ORDORIKAren kontzertua, urriaren 3an (GONBIDAPENAK AGORTUTA)

   Ruper Ordorikak urriaren 3an Palatu kiroldegian emango duen kontzerturako gonbidapenak agortu dira.Eskerrik asko denoi!

1200-1601461161-Ficha ludoteka preinscripción.jpg

LUDOTEKA 2020/21

LUDOTEKA 2020/21 IKASTURTEA
Bizi ari garen egoera dela eta, aurten LUDOTEKA ireki baino lehen baloratu behar dugu zenbat ume erabiliko duten, segurtasun-neurriak betetzeko. Beraz, Ludoteka erabili nahi baduzu AURREINSKRIPZIO-FITXA bete eta Zuiako Udaletxera eraman edo helbide honetara bidali azuia.general@ayto.araba.eus 

1200-1600842438-1200-1600756161-Gehitu izenburua.jpg

BALDIN BADA ikuskizuna, Shakti Olaizolaren eskutik

Larunbat honetan (irailak 26), 19:30ean izango da emanaldia, Bea Murgia plazan.OHARRA: emanaldia doakoa izango da. Bertaratzeko, aldez aurretik gonbidapena hartu beharra dago: https://entradium.com/eu/events/baldin-bada-shakti-olaizola

1200-1600464108-WhatsApp Image 2020-09-18 at 22.30.47.jpeg

RUPER ORDORIKA - KONTZERTUA BERTAN BEHERA

OHAR GARRANTZITSUARuper Ordorikaren taldekide baten osasun arazoak direla eta, bertan behera utzi behar izan dugu irailaren 19an Murgian ematekoa zuen kontzertua.
Emanaldia aurrerago egingo dugu. Data zehaztu bezain laster jakinaraziko dizuegu. Sarrera hartuta dutenek, sarrera hori gordeta izango dute data berrirako.Barka eragozpenak, eta izan ondo!

1200-1600173412-LGTBI.jpg

LGTBI+ ERREALITATEAREN DIAGNOSIA ARABAKO KUADRILLETAN

Arabako Foru Aldundia _batez ere kualitatiboa den ikerketa bat egiten ari da, koadrila bakoitze...