LaiaEskolaren, Arabako Emakumeen Jabekuntzarako eta Berdintasunerako Eskolaren ikasturte berriari hasiera emango diogu Gorbeialdeko Kuadrillan.Ikasturte berriaren inaugurazioa urriaren 3an izango da arratsaldeko 19retan Zigoitiko kultur etxean, “feminazi se hace” Irantzu Varelaren monologoarekin batera, baita hurrengo hilabeteetan hamaika ekintz egingo dira Gorbeialdea osoan zehar.Informazio guztia, liburuxkan aurkitu duzu.
Ikasturte berrirako (2019-2020) matrikulazio kanpaina abian da Gorbeialdeko Kuadrillan. Kudrillako udaletxe guztietan aurkitu ahal izango duzu informazioa taldeen, ordutegien, dirulaguntzen… gainean.
Berdintasun batzorde irekia, Zuiako biztanleriari eta bereziki emakume, kultur, kirol elkarte, talde feminista edo emakume eta gizonen arteko berdintasuna lortzea interesa duten pertsonei.
2019-2020 KIROL EKINTZEN PROGRAMAZIOAPatinajea, tenisa, yoga, cardio-fita, psicomotrizitatea, erritmo txikia, mantentzeko-gimnastika…Datorren ikasturtean kirola egitea pentsatzen ari zara? Zure sasoia hobetu nahi duzu? Taldeko ekintza batean parte hartu nahi duzu?Ba apuntatu hurrengo data hauek:Aurreko izen-emateak: irailaren 1tik 11ra (biak barne)Zozketa: Irailaren 12an,arratsaldeko 16:00-etanIzen –emateak ordaintzeak irailaren 13tik 20raHutsik geratutako izen-emateak: irailak 21etik aurreraKlaseak urriaren 1ean hasiko diraInformazio gehiago 945 43 01 57 telefono zenbakian.Behean aurkituko dituzu izena emateko orria eta ekintzen xehetasunak.
“BABY” pelikula grabaketa dela eta, abuztuaren 14tik irailaren 2ra, Ugalde Erreka kalea itxita egongo da.Barkatu eragozpenak.
Murgia, 2019ko ekainaren 26a_ 'Pauldarren' eraikinaren birgaitze proiektua dela-eta, lehen eskutik informazioa emateko, Zuiako alkatea, Unai Gutierrez Urkiza, pasa den astelehenean egon zen Eusko Legebiltzarran. Bertan, eman diren urratsak eta izandako zailtasunak azaldu zituen. Eta, aldi berean, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailak, behin eta berriro, lortutako akordioak hautsi izanak salatu zituen.
Jarraian bere hitzak aurki ditzakezu: http://www.legebiltzarra.eus/…/eus…/videos/-/reproducir/vid…
Pasa den larunbatean, 2019ko ekainaren 15an, Zuiako Udalbatza berria osatu zen.Hemendik eta Unai Gutierrez Urkiza alkatearen bitartez, zuiar guztiak agurtu nahi ditugu. Eta aldi berean gure kompromiso sendoa adierazi, guztiona den udalerri hau hobetzen jarraitzeko.Agur bero bat!
Diputatu Nagusiaren 230/2019 Foru Dekretua, maiatzaren 28ekoa. Irabazteko asmorik gabeko elkarte eta erakundeentzako dirulaguntzak emateko deialdi publikoa onartzea, emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna lortze aldera jarduerak garatzeko - 2019ko ekitaldia .> ALHAOn publikatua 2019/06/03
> Eskaerak egiteko epea 2019/07/03
> Laguntza teknikoa behar izanez gero harremanetan jarri Gorbeialdeko Kuadrillako berdintasun teknikariarekin.
Gorbeialdeko Kuadrillan maiatzaren 14an ospatutako batzarreko juntan onartu egin zen Gorbeialdeko Kuadrillako emakume eta gizonen berdintasunerako I Plana (2019-2022). Honek suposatzen du, gaur egun eta lehen aldiz Gorbeialdeko udal guztien berdintasun Plana izatea.2018. urtean zehar Aramaioko, Legutioko, Zigoitiko eta Zuiako berdintasun Planen ebaluazioa egin zen eta baita Arratzua-Ubarrundiko eta Urkabustaizko politiken ebaluazioa-diagnosia ere. Behin dokumentu hau izanda, Plana egiteari ekin zitzaion parte-hartze sozial, politiko eta tekniko handiarekin, bileren, tailerren eta formakuntza desberdinen bitartez lortua. Kuadrillako I. berdintasun Plan hau, hurrengo 4 urteetako berdintasun politiken ardatz eta erremienta izango dugu, hau lau ardatz nagusietan antolatuta dago: gobernu ona, emakumeen ahalduntzea, bizitzaren jasangarritasuna eta indarkeria matxistarik gabeko bizitza, giza eskubideen ikuspegitik.Planaren aurkezpen publiko, ekainaren 7an izango da, Gorbeialdeko Kuadrillako Emakumeen Topaketan, Urkabustaizeko kultur etxean (Izarra) arratsaldeko 17etan.
Gainean dugu, beste behin ere, ZUIA EUSKARAZ ekimena: zuiar guztiok euskararen bueltan biltzen gaituen ekitaldi-sorta parte-hartzailea; gure herri-izaera azpimarratzen duen proposamena.