Sakoneko tailerretan lehentasuna izango dute 2017an parte-hartu zuten pertsonak. Ikastaro honen bidez, erasoak identifikatu ahal izango ditugu; euren jatorria aztertu, eta bortizkeriaren garapena eta ondorioak ezagutu. Emakumeei irakatsiko zaie eguneroko bizitzan pairatzen diren eraso sexistei aurre egiten, era errazean eta zailtasunik gabeko tekniken bidez.