Hemendik aurrera Bilbora joan nahi dutenek, adibidez, ez dute horretarako aurretik Gasteizera joan behar izango.

Urteetako Zuiako Udalaren eta Arabako Foru Aldundiko Garraio Sailaren arteko elkarrizketen ondoren, azkenik, Bizkaiko campusetara joan behar duten Zuiako eta inguruko udalerrietako pertsonek Murgian geldiune bat izango dute bi hiriburuak (Gasteiz eta Bilbo) lotzen dituen garraio publikorako.


Udalak aspaldidanik eskatu dio Arabako Foru Aldundiari Zuian bi noranzkoetan geldialdiak egiten dituzten lineen kopurua handitzeko, bi hiriburuekiko komunikazioak hobetzeko eta, horrela, konponbide bat emateko egunero Bizkaiko fakultateetara joan behar duten Zuiako eta inguruko pertsona guztiei, orain arte Gasteizera joan behar izan baitute, handik Bilborako noranzko autobusa hartzeko.


Garrantzitsua da garraio publikoa sustatzeko Aldundiak egiten duen apustu hori herritarrek erabiliaz indartzea.


Datorren irailetik aurrera, eta neguko ordutegien barruan, Murgian geldialdia egiten duten lineak eguneko bi izatetik bederatzi izatera pasako dira. Behin-behineko ordutegi batzuk ezarri dira, eta doikuntza txiki batzuekin aldatu ahal izango dira ikasturteak hasi ondoren.


Zuiako Udalak zerbitzu hori erabiltzera animatu ditu herritarrak, eta eskerrak eman dizkio Arabako Foru Aldundiari, dagoen arazoari irtenbideak bilatzeko egindako lanagatik eta prestutasunagatik.

NEGUKO ORDUTEGIAK (Irailaren 1etik ekainaren 30era)

 

ASTELEHENETIK OSTIRALERA

VITORIA/GASTEIZ - BILBAO NORANZKOA

Gasteiz UnibertsitateaGasteiz Etorbidea eta EpaitegiaGasteiz geltokiaMurgia
06:3006:3406:4507:00  
07:2507:2907:4007:55
12:2512:2912:4012:55
14:0014:0414:1514:30
    

 

BILBAO - VITORIA/GASTEIZ NORANZKOA

UPV LEIOASARRIKODEUSTOBILBAO INTERMODALMURGIA
11:5512:0612:0912:3013:05
13:5514:0614:0914:3015:05
15:5516:0616:0916:3017:05
17:5518:0618:0918:3019:05
19:5520:0620:0920:3021:05

 

LARUNBAT ETA IGANDEAK:

Lan eta klase eguna (irailetik ekainera) A3714

VITORIA/GASTEIZ - BILBAO NORANZKOA

Gasteiz geltokiaMurgia
10:0010:15
13:3013:45

BILBAO - VITORIA/GASTEIZ NORANZKOA

Bilbao IntermodalMurgia
07:3008:05
13:3014:05
21:0021:35