Txintxularra aisialdi elkarteak eta Zuiako Udalak, elkarlanean, GAU BELTZA antolatu dute, beste urte batez. Urriaren 31n, asteartea, giro iluna zabalduko da Murgiako kaleetan zehar...

Domu Santu egunaren bueltan erritu ezberdinak egin izan dira Europa osoan, eta baita Euskal Herrian ere. Kalabazak edo arbiak hustu, gozokiak, gaua, beldurra, mozorroak… Halloween-en aurrean, egin dezagun gure festa!

Aurtengo GAU BELTZAren egitaraua erantsitako kartelean ikus dezakezue. Parte-hartzaileentzako bi ohar: 

  • Anima zaitezte etxetik hustutako eta apaindutako kalabazak ekartzera, ondoren kalejira girotzeko.
  • Mozorro tailerrerako arropa zaharrak, oihalak, trapuak... ere ekartzera animatu. Ereduak behar badituzue, gaubeltza.eus webgunean topatuko dituzue. Eta lasai, tailerrean denon artean antolatuko gara eta!