Ekainaren 24an, larunbata, egun osoko egitaraua.
Azken asteotako programazio beroketa aberatsaren ostean, larunbat honetan, ekainak 24, Zuia Euskaraz Egun handia ospatuko da.
Gonbidatuta daude euskaraz zein euskararen alde aritzen direnak, eta baita ere euskarara hurbildu nahi duten guztiak.
Programazioa zabala da:
12:00. 'Belarriprest' ikuskizuna Amaia Bono-ren eskutik, Murgiako batzarraren egoitzan.
13:00. Pregoia, kale animazioa eta beste batuko dituen 'Euskarara etorritakook, topa' saioa, Udaletxe plazan.
14:30. Herri bazkaria, Murgiako batzarraren egoitzan. Eman duzu izena?
Bazkal ostean, bertso eta kantu saioa Xabi Igoa, Peru Abarrategi, Lander eta Zelaitarrak-en eskutik.
18:30. Atrikipunk taldearen emanaldia.
21:00. Willis Drummond taldearen kontzertua Bea Murgia plazan.