Eman izena ekintzetan eta gozatu egun handiaz.
Aurten ere Zuia Euskaraz Egun borobila antolatu dute, 'Egun oso bat euskaraz, auzolanean...' izenpean.
Jarduera guztiak herritar guztiei zabalik daude, baina badira bi aurretik izena eman beharrekoak: musika tresnen tailerra (ekainaren 26a aurretik) eta bazkaria (ekainaren 21a aurretik). Horretarako bideak dira, euskara@gorbeialdea.eus e-posta helbidea eta 608 782577 telefono zenbakia.
Honako egitarau dotorea antolatu dute:
11:00etan, musika tresnen tailerra, Jesusa Enea parkean.
12:30ean, Bizkaiko gaiteroekin kalejira, Udaletxe plazatik abiatuta.
13:30ean, 'Gorbeiako Zortzikoa, eta Topa!' ikuskizuna, Jesusa Enea parkean.
14:30ean, bazkaria, Murgiako txokoan. Menua: 25 euro.
Bazkal ostean, 'Altxa kopla hori!' bertso saio musikatua.
18:00etan, zirko emanaldia Udaletxe plazan.
19:00etan, Atrikipunk taldearen kontzertua Bea Murgia plazan.