Ikastaroa eta kontzertuak irailaren 23an eta 24an egingo dira.
Aurten II. Zuia Gospel Camp egingo da Zuian.
Irailaren 23 eta 24rako gospel ikastaroa antolatu da; irakasleak Didier Likeng, Messengers eta Ramon Escalé izango dira.
Izena emateko idatzi zuiagospelcamp@gmail.com e-posta helbidera.
Bestalde, bi egunetan gospel kontzertuak izango dira.
Irailaren 23an, Barcelona Gospel Messengers taldeak kontzertua egingo du Bitoriano frontoian 20:00etan. Sarrera 15 eurokoa izango da.
Eta irailaren 24an, Izar Gospel Unity eta Zuia Gospel Choir taldeek kontzertua egingo dute leku berean, 18:30ean. Honen sarrera 10 eurokoa izango da.
Kontzertu guztiak ikusteko bonoa 22 eurokoa da, eta sarrerak zuiagospelcamp@gmail.com e-posta helbidean eskatu daitezke.