Urriaren 6tik 8ra.

Ostiraletik igandera bitartean, Aperregiko jaiak ospatuko dira.

Ostiralean, txosna irekiera, odolki jana, txaranga eta Joselu Anaiak-ek girotutako dantzaldia izango dira.

Larunbatean, pintxo poteoa, Richard-Eros ikuskizuna, puzgarriak, herri afaria eta El Nabo DJarekin dantzaldia.

Igandean, berriz, trikitixa eta bolo joko herrikoia izango dira.

Ondo pasa!