Egun handiak irailaren 28tik urriaren 1era izango dira.
Badatoz Murgiako jaiak San Miguel egunaren bueltan, baina asteburu honetan ere bada ekitaldirik. Izan ere, irailaren 23an, larunbata, San Migeletako XLVIII. Txirrindularitza sari handia izango da.
Gerora, irailaren 28an, osteguna, egingo da fardo jaurtiketa eta pregoia. Horren ostean izango dira txokolate jana, Zuiako aizkolariak eta Gauargi taldearekin erromeria.
Irailaren 29an, ostirala, askotariko ekintzak izango dira: kalejira, pilota partiduak, pailazoak, elektrotxaranga, Joselu Anayak-ek girotutako dantzaldia, afari herrikoia eta DJak.
Irailaren 30ean, umeendako jolas eta puzgarriak, gastronomia lehiaketa, bingo musikatua, futbol txapelketa, magia komiko ikuskizuna, dantza plaza, Azken Sustraiak taldearen kontzertua, erromeria eta DJak.
Eta bukatzeko, urriaren 1ean, igandea, paintball, mus eta briska txapelketak, dantzaldia eta... fardoaren erreketa.