Urriaren 10etik 18ra bitartean.
Aurten ere Gorbeiako Bazterra taldeak mikologia jardunaldi interesgarria antolatu du, ekintzaz beterikoa.
Egun handia urriaren 15a, igandea, izango da. Egun horretan, ohikoa den moduan, erakusketa egingo da Jai Alai frontoian 10:00etatik 15:00etara bitartean. Gainera, egun horretan argazki erakusketa, mikopintxo poteoa, txikiendako eskulan tailerra eta beste izango dira.
Horrez gain, aurten ere hitzaldi sorta zabala izango da Udaletxean: urriaren 13an, 19:00etan 'Taller de microscopia'; urriaren 17an, 20:00etan 'Europako zortzi Cautahsellus/saltsa espezie'; eta urriaren 18an 'Los hongos en las 4 estaciones'. Eta urriaren 12an, 20:00etan, 'Setas, ¿la carne del futuro?' Txoko Zuia Sport-en.
Eta, hori guztia borobiltzeko, ibilbide mikologikoak egingo dituzte urriaren 10ean, 12an, 13an eta 14an, 10:00etatik 14:00etara. Horietako lehena, urriaren 10ekoa, ezgaitasun fisikoak dituztenei ere egokituta izango da.