Nafarroa Beheretik bisita jasoko dugu datorren astean Zuian: apirilaren 3an, 18:30ean, BAÑOLET proiektua aurkeztera etorriko dira Paxkal Irigoyen eta Maia Iribarne.
Durangoko Azokak urtero antolatzen duen SORMEN BEKA DA! irabazi zuen proiektuak, 2020an; eta gure artean izango dugu egindako lanaren emaitza.
SINOPSIA:
Luixa eta bere lagunak, Bañoleten handitzen dira. Herri berezi huntako haurrek 11 urte betetzen dituztelarik, zeremonia garrantzitsu bat prestatzen dute. Haurtzarotik heldutasunera pasatzeko egun haundia hurbiltzen ari da…
Ikuskizuna, filmaren proiekzioa eta zuzeneko musika-emanaldiak osatzen dute.