BAT TXARTELA PERTSONALIZATZEKO KANPAINA IBILTARIARI BURUZKO INFORMAZIOA

Helburua

Toki erakundeetako biztanleei erraztasunak ematea BAT txartela pertsonalizatzeko, herri arteko foru garraioan, Alavabusen eta eskualdeko garraioan ezarri den deskontu progresiboen sistema berria aplika dakien.

BAT txartel orokorra pertsonalizatzeko izapideari buruzko informazioa

BAT txartela pertsonalizatu nahi dutenek, zer dokumentazio aurkeztu behar dute izapidea egiteko?

Txartela pertsonalizatzea doako izapidea da, BAT txartel anonimoa izanez gero. Pertsonalizazioa izapidetu ahal izateko, interesdunak honako hauek aurkeztu behar ditu:

  • Jatorrizko NANa.
  • BAT txartel anonimoa.

Txartel pertsonalizatua besterenezin bihurtzen da izapidea egin ondoren, eta txartelean inprimatuta egongo dira pertsonaren datuak eta argazkia. Pertsonalizazioa egiteko, ez da beharrezkoa argazkia eramatea, unean bertan argazkia atera baitaiteke web kamera erabilita, baina nahi izanez gero, nortasun agirirako moduko argazkia aurkez daiteke.

BAT txartel anonimorik eduki ezean, edo ematen den txartela hondatuta badago, beste txartel bat erosi eta egin beharko da. BAT txartel anonimoen stock bat egogno da txartel berriak jaulki ahal izateko.

Txartel berri bat erosteak 3 €-ko kostua du eta 2 €-ko kargarekin dator; beraz, 5 € ordaindu behar dira, ahal dela, banku txartelarekin, datafono bat egongo baita. Halaber, aipatutakoa baino diru gehiago kargatu nahi izanez gero, aukera emango da txartelaren kostuaren 3 € gehi kargatu nahi den zenbatekoa ordaintzeko.

Norbaitek bere txartela pertsonalizatu nahi badu, baina izapidea egitera joaterik ez badu, beste pertsona baten bitartez eskatu ahal izango du, betiere bigarren pertsona horrek jatorrizko dokumentua (NAN, AIZ...) eta argazkia aurkezten baditu. Oraindik NAN agiririk ez duten adingabeak badira, tutorearen NANarekin emango zaie alta.

Jakinarazi behar da BAT txartel pertsonalizatu orokorrak baino ez direla emango. Baldintza berezi batzuk betetzea eskatzen duten txartelak, hala nola

  • Berezi txartelak (65 urtetik gorakoentzat)
  • Familia ugarientzako txartelak
  • Beste kolektibo berezi batzuentzako txartelak

Euskotrenen bulegoan ematen dira, Gasteizko Antso Jakitunaren kalean.

Deskontu progresiboko sistemaren hobariari buruzko informazioa.

Sistema berri honek hobariak sortzen ditu aurreko hilabetean egindako bidaien arabera, informazio liburuxketan azaldutako moduan.

Jakinarazi behar da hobariaren zenbatekoa gehi txartelean eskuragarri dagoen saldoa BATek ezarritako saldoaren muga (90 €) gainditzen badu, hainbat ordainketatan jasoko dela hobariaren zenbateko osoa ordaindu arte, txartelean dagoen saldoa liberatu ahala.