Gaur, egun osoan, itxita egon behar izan du, berriz ere, Palatuko instalazioetako helduen igerilekuak, barruan kristalak aurkitu direlako.Aurreko gauean, instalaziotik kanpoko pertsonak sartu eta kristalezko edalontziak bota dituzte barrura.Gaur eskuz jaso behar izan dira kristal hauek eta, ondoren, igerilekuaren hondoa errepasatu da robotarekin.Era honetako gertaerak ez dira, zoritxarrez, jada isolatuak eta, tamalez, ohiko bihurtu zaizkigu. Berriz ere, jende askok jasan behar izan du gutxi batzuen zentzugabekeria.Udalak lehentasuna eman behar dio instalazioen segurtasunari, eta biziki eskertu nahi du kirol instalazioez arduratzen diren langileen erantzukizun eta lana.Eragozpenak sentitzen ditugu eta deitoratu egiten dugu, aringarririk gabe, pertsona horien jarduera arduragabea.