Abuztuaren 28tik irailaren 9ra.
Udalak ludotekaren izenematea zabalduko bihar, abuztuak 28, irailaren 9ra arte. Interesa dutenek Udaletxera jo beharko dute 09:00etatik 14:00etara edo, bestela, Zuiako Egoitza Elektronikotik ere egin dezakete.
Zerbitzua 3 eta 11 urte bitartekoei zuzenduta dago, eta doan da.
Bost talde osatuko dira, asteko egun bakoitzeko bana, eta beti ordutegi berean: 17.30etik 19:30era. Ume bakoitzak gehienez bi egun aukera ditzake.
Plazak mugatuak dira eta izena emandakoen artean zozketa egingo da irailaren 11n, 09:00etan.
Horren ostean, hutsik gelditu diren plazendako izenematea irailaren 13an zabalduko da.
Zerbitzua irailaren 16an zabalduko da.