Iirailaren 16an zozketa egingo da.
Udalak 'Mugitu zaitez! 2024-2025 kirol jardueren egitaraua antolatu du.
Palatu egingo diren obrak direla-eta, jarduerak bi txandatan banatuko dira: 2024ko irailaren 30etik 2024ko abenduaren 12ra; eta 2025eko urtarrilaren 7tik 2025eko martxoaren 30era.
Honako jarduerak antolatu dira haur eta gazteendako: Kirol aurreko jolasak, Kirol aurreko jolasak patinetan, Kirol aurreko jolasak raketarekin, Multikirola, Irristaketa, Psikomotrizitatea, Tenisa eta Gazte tenisa.
Helduendako, berriz, honakoak: Aerofitness, Cardio-fit, Combi-gym, GAP, Sasoi fisikoa, Mantentze gimnasia, Gimnasia posturala, Helduen tenisa eta Yoga.
Horrez gain, urrian eta martxoan 'Ezagutu eta aprobetxatu parke bio-osasungarria' ikastaro monografikoa ere egingo da.
Kontuan hartzeko epeak
Aurretikako izenematea abuztuaren 29an zabalduko da eta irailaren 13ra arte luzatuko da. Eman izena hemen.
Ondoren, irailaren 16an, 18:30ean, izena emandakoen artean zozketa egingo da. Zozketan plaza lortutakoek derrigorrez irailaren 17tik 20ra ordaindu beharko dute matrikula.
Zozketan plazarik lortu ez dutenek aukera izango dute irailaren 21etik 24ra bitartean bete gabeko plazatan izena emateko.
Eta irailaren 25etik aurrera bete gabeko plazatan izena emateko aukera izango da.